Lea-Artibaiko omenduak, Busturialdekoekin batera
Zure odolaren jarioa bizi-iturria izan da askorentzat. Testu hori irakur daiteke joan den astean –eguenean– egin zuten omenaldian banatu zituzten artelanetan. Bizkaiko odol emaile bikainek hartu zuten oroigarria; 432 pertsonak, guztira. Hain zuzen, Jesus Lizaso artistak eta Jon Arretxe idazleak elkarrekin sortutako artelana jaso zuten Barakaldo Antzokian batu zirenek.
Odola 60-75 aldiz emateagatik omendu dituzte pertsona horiek guztiak: odol emaile bikainak dira. Lea-Artibaiko hamabi lagun ere omendu zituzten: Markina-Xemeingoak (7), Munitibarkoak (1), Ziortza Bolibarkoak (1), Ispasterkoak (1), Lekeitiokoak (1) eta Ondarroakoak (1).
Ekitaldi xumea Barakaldo Antzokian egin zuten omenaldia, eta 700 lagun baino gehiago batu zirela jakinarazi dute. Diplomak eta Jesus Lizasok eta Jon Arretxek egindako artelanak banatzeaz gain, ekitaldi xume bat ere egin zuten, eguenean. Besteak beste, Arkaitz Estiballes galdakoztarrak bertsotan egin zuen, eta Rafa Rueda kantariak abestu egin zuen. Horrez gain, ikuskizunak eta ikusentzunezkoak –dokumentalak– ere izan ziren Barakaldo Antzokian.