Mutriku eta Saturraran arteko bidegorriaren inguruko batzarra Zabielen, hilaren 18an
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun zuzendari Unai Erroitzenea Mutrikun egongo da bihar, Mutriku eta Saturraran arteko bidegorriari buruz hitz egiteko. Bilera herritar guztiei begirakoa izango da eta bide horretatik, Mutrikuko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bihar (otsailak 18) Zabielen 19:00etan egingo den bileran parte hartzera.
“Aspalditik datorren herri eskaera da bidegorriarena, eta egi bihurtzera doa”, aurreratu dute Mutrikuko udal ordezkariek. Bileran egitasmo horren inguruko informazioa emango dutela gaineratu dute.