Su Ta Gar taldea Ondarroako Gaztetxean egongo da bihar
Kontzertua 23:30ean hasiko bada ere, gaztetxeko ateak 23:00etan zabalduko dituzte. Sarrerak salgai daude Kulixkan, Anaitasunan eta gaztetxeanSu Ta Gar talde ospetsuak Ondarroako Gaztetxean joko du bihar, 23:30ean. Kontzertuko sarrerak Kulixka eta Anait...
Kontzertua 23:30ean hasiko bada ere, gaztetxeko ateak 23:00etan zabalduko dituzte. Sarrerak salgai daude Kulixkan, Anaitasunan eta gaztetxean
Su Ta Gar talde ospetsuak Ondarroako Gaztetxean joko du bihar, 23:30ean. Kontzertuko sarrerak Kulixka eta Anaitasuna tabernetan eta gaztetxean daude salgai, 8 eurotan.Ondarroako gaztetxe zaharrean hasi zuen ibilbidea talde eibartarrak. Eta orduz geroztik, Ondarroara gustura etortzen direla diote. Bada, bihar, gustuko duten egun horietako bat izango da. Gaztetxea 23:00etan zabalduko da. Behin talde ospetsuaren kontzertua amaitu ostean, heavya entzuten jarraitu ahalko dute geratzen direnek, Ondarroako musika jartzaile heavy-ek hartuko dute-eta agertokia.