Basamortura eskuzabal proiektuari laguntzeko bertso afaria egingo dute, Axpen
Joseba Artza etxebarritarra eta Xabat Galletebeitia lekeitiarra izango dira bertsolariak. Saioa martxoaren 13an izango da, 21:00etan, Markina-Xemeingo Axpe sagardotegian. Sarrerak 15 euro balio du. Txartelak salgai daude, Patxuan edo Berriatuko Urepelen.
Bertso afaria Basamortura eskuzabal proiektuari laguntzeko egitasmoa da.