Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

III. Mendiz mendi emanaldiak hartuko ditu Mutrikuk egunotan

Mutriku
Kirola
2015/03/03
Izaro Mendieta
Aurreko urte bietan modura, aurten ere, Mendiz mendi emanaldiak hartuko ditu Mutrikuk. Orain arteko formatuari jarraiki, herriko lau taberna ezberdinetan batuko dira herritarrak emanaldi horiekin gozatzeko. Egun bakoitzean ordubete inguruko emanaldi bana egingo dute, eta horietan lehena eguenean (martxoak 5), izango da, Ametza tabernan. Hain zuzen, martxoaren 5ean, 12an, 17an eta 26an ariko dira mendiari eta eskaladari buruz Mutrikun; egun horietan guztietan, 19:30ean jarri dute hitzordua. Etziko emanaldia Ametza tabernan izango bada ere, Txirlatxo, Zubixa eta Aranzubi tabernek ere hartuko dute emanaldi bana egunotan. Mendiaren eta eskaladaren inguruko ekintzak ikustera edota horietan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak emanaldiok antolatzen dituzten Sorginerreka eskalada taldeak eta Burumendi mendi taldeak. Hala, mutrikuar oro ez ezik, gainontzeko herrietako herritarrak ere animatu nahi izan dituzte emanaldietara joateko; izan ere, «giro oso polita» sortzen da horietan. Aurreko urteetako emanaldiek izan duten erantzuna positiboki baloratu du Igor Mendizabal Sorginerreka eskalada taldeko kideak, eta, bataz beste, emanaldi bakoitzean «jende dexente» bildu dela gogora ekarri du; «40 bat lagun». Herritarrengana hurreratu Hori horrela, aurrera begira, Mendiz mendi emanaldiak antolatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute antolatzaileek. Hala, «jendearengana hurbiltzen» jarraituko dute, kultur etxean bildu beharrean, jendea dagoen lekuetara joanez; alegia, herriko tabernetara. Urtean-urtean taberna ezberdinetan egin ohi dituzte emanaldiok, hartara, herriko taberna guztietara heltzekotan. Eta horietan parte hartzen duten hizlariak ere desberdinak izaten saiatzen direla azaldu du Mendizabalek; «eta pertsona bera izatekotan ere, emanaldiak ez dira berdinak izaten». EGITARAUA
  • Martxoak 5, eguena 19:30ean.  Auñamenditik Himalayara Zigor Iturrieta, mendi lasterkaria, Ametza Tarbenan.
  • Martxoak 12, eguena 19:30ean. Izotz, elur eta hormetan gora. Mikel Ajuria, FEM-ko alpinismo taldeko kidea, Txirlatxo tabernan.
  • Martxoak 17, martitzena 19:30ean. Han eta hemen eskalatzen. Ruben Saez, Sorgin errekako eskalatzaileak egindako bulder irteerak, Zubixa tabernan.
  • Martxoak 26, eguena 19:30ean. Paiju Peak-Karakorum. Juan Vallejo. Alberto Iñurrategi eta Mikel Zabalzarekin eskaladak, Aranzubi tabernan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.