Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusia. Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkari Nagusia Markina-Xemeinen egongo da eguenean, martxoak 5, bakeari eta elkarbizitzari buruzko hitzaldia ematen. Alkarregin elkarteak antolatutako hitzaldia 19:00etan hasiko da.
Jonan Fernandez Elkarri mugimenduko koordinatzaile ohi eta Baketik zentroko zuzendaria 2013an izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak
Bake eta Elkarbizitza Sailaren zuzendari. Gobernu kontseiluak onartu zuen haren izendapena, eta IƱigo Urkullu lehendakariak sail berriaren egituraren berri eman zuen. Ordura arte, Jaurlaritzako sailetan sakabanatuta zeuden bakegintza, bizkidetza, memoria, giza eskubideak eta biktimen arreta, baina EAJren gobernuak denak sail berean jartzea erabaki zuen, eta Fernandezen esku utzi zuen haren kudeaketaren ardura.