Mus eta Briska txapelketa, Markina-Xemeinen
Korrikaren alde karta jokoan egingo dute Markina-Xemeinen. Mus eta briska txapelketa jokatuko da domekan, 16:30ean Akerbeltz gaztetxean. Izena ematea 4 euro izango da bikoteko, eta ateratzen den dirua euskalgintzara bideratuko da.