Donostian egingo den
21. dFeria arte eszenikoen jardunaldietan parte hartuko dute datorren astean ondarroako lau artistek.
Alain Lersundi, Nahia Iparragirre eta Nerea Sanchez ondarrutarrek
Gorputza, kolorearekin ikuskizuna eskainiko dute, hilaren 10ean, 17:30ean,
Victoria Eugenia antzokian.
Martxoaren 11n, ostera,
Cabaret Chihuahua ikusteko aukera egongo da, 00:00etan, 2016 Gunean. Horretan Iñaki Maruri aktore ondarrutarrak eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartuko dute.
«Arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzeko» helburuarekin sortu zen
dFeria 1988an. Orduz geroztik, urtero egiten da eta arte eszenikoen munduko profesionalentzat erreferente bihurtu da.