'Cabaret Chihuahua'-k Madrilen egingo du estreinaldia, bihar gauean
2013an Bilbon hasitako abentura Madrilera ailegatuko da bihar. Aktoreen artean daude bi ondarrutar eta gernikar bat. Momentuz apirilaren 4ra arteko emanaldiak zehaztu dituzteCabaret Chihuahua-k estreinaldia egingo du bihar, Madrilen (Espainia), Alcala ...
2013an Bilbon hasitako abentura Madrilera ailegatuko da bihar. Aktoreen artean daude bi ondarrutar eta gernikar bat. Momentuz apirilaren 4ra arteko emanaldiak zehaztu dituzte
Cabaret Chihuahua-k estreinaldia egingo du bihar, Madrilen (Espainia), Alcala antzokian. Atzetik etorriko dira beste emanaldi guztiak. Zapatuan bigarren saioa eskaini eta gero, hurrengoak ondoko datetan izango dira: martxoak 13, 14, 19, 20, 21, 26, 27, 28, apirilak 1, 2, 3, eta 4. Eta guztietan ez bada ere, saio askotan parte hartuko dute Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak.Horiek, baina, hasiera bateko datak direla diote Cabaret Chihuahua-ko aktoreek. Izan ere, data horiek gutxienez bete beharrekoak dira. «Arrakasta edukitzen badugu, apirileko asteburuetan (barikuetan eta zapatuetan) eta maiatzekoetan ere jarraituko dugu». Beraz, gauzak ondo badoaz, maiatzaren 23ra arte luzatu daiteke Cabaret Chihuahua-ren Madrilgo abentura.
Musikala Espainiako hiriburura nola heldu den ere kontatu du Marurik. «Aurretik ere Cabaret Chihuahua Madrilera eramateko asmoa geneukan taldeko kideok. Hori, baina, gure kabuz egin nahi genuen». Gabonetan, Madrilgo ekoizle bat joan zen musikala ikustera, eta hark ikuskizuna Madrilera eramateko proposamena egin zion taldeari. «Eta proposamen horri helduta ailegatu gara Madrilera».
Alcala antzokian Priscila, reina del desierto ikuskizunagaz partekatuko du kartela Cabaret Chihuahua-k. «Madril erakusleiho ona da guretzat, bai talde mailan zein maila pertsonalean», gehitu du Marurik.
Sarrerak salgai daude, on line.