Lekitto Bedarrak hazitegiak egiten ikasteko ikastaroa eskainiko du zapatuan, Lekeitioko Usotegi parkean. «Hazitegiak egiteko dauden modu desberdinak kontuan hartuta, prozesu osoa egingo dugu», aurreratu dute Lekitto Bedarreko kideek. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek zapatuan bertan Usotegira agertu beharko dute, beste barik.

Herritarrak hazitegietan beharrean
Hazitegiak egiteko sasoia orain dela diote Lekitto Bedarrekoek. Eta ikastaroa horren harira antolatu dutela diote.
Orokorrean, saioak hiru helburu edukiko ditu: ortugintzari buruzko etengabeko formakuntzan sakondu, hazitegiak zelan egiten diren irakastea eta elkar trukerako bertoko hazien hazitegia sortu eta sasoia heltzen denean landareak elkar trukatu.
Mintzagaiak. Besteak beste, kaxa edo babesleku motak, drainatzeak duen garrantzia, berotasuna sortzeko simaurraren beharra, konpostaren garrantzia… eta bestelako faktoreen inguruan berba egingo dute parte hartzaileek.
Lekitto Bedarrekoek jakin eragin dutenez, Usotegin egingo duten ikastaroan parte hartu nahi duten guztiak ongietorriak izango dira.