Basamortura eskuzabal proiektua gero eta indar gehiago hartzen ari da. Proiektuaren sustatzaileak pozik daude eta batetik bestera indarrak batzeko ahaleginetan ari dira, etengabean. Titan Desert proban parte hartzeaz gain, Ander Txakartegi (Berriatua), Txomin eta IƱigo Bustindui (Ondarroa), Xabat Arrate (Markina-Xemein), Eneko Barrota (Iurreta) eta Alex Txikonek
proiektu solidario bat eramango dute Saharara. Udal ordezkarien babesa jasotzeaz gain, kirolari ezagunen babesa ere jasotzen ari da proiektua.
[nggallery ID=231]