Laugarren urtez egin du aurten Ondarroako Udalak Kirol Beka deialdia. Bekaren egileak Ondarroako zesta-puntalarien bizitza eta bereziki kirol arloan izan zuten ibilbidearen nondik norakoak jorratu beharko ditu.
Kandidaturak aurkezteko azken eguna apirilaren 3a da. Horretarako, interesatuek udal erregistrora zuzendu beharko dute. Beka gauzatzeko sei hilabeteko epea edukiko du egileak eta ordainean 3.000 euro jasoko ditu.
2012. urtean egin zuen Ondarroako Udalak lehenengo Kirol Beka deialdia. Horretan
Dina Bilbao kirolari ondarrutarraren lorpenak eta bestelakoak jorratu zituen
Nagore Salaberria tolosarrak. 2013. urtean Ondarroako Arraun Taldearen historia landu zuen Lore Bengoetxea kazetari ondarrutarrak. Eta 2014. urtean Juanito Urkizuren inguruan egin zuen beka Irene Urruzolak.
Aurten, Kirol Beka zestalarien ingurukoa izatea Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak erabaki du.
KIROL BEKAREN OINARRIAK