Hauteskundeei begira, aurkezpena egingo du Berriatuko EH Bilduk
Berriatuko EH Bilduk hauteskundeen inguruko aurkezpena egingo du zapatuan. Deialdia herritar guztiei egin diete, eta hitzordua 12:00etan jarri dute, bideo gelan. «Denak daude gonbidatuta. Animatu eta etorri!», nabarmendu dute EH Bilduko ordezkariek.B...
Besteak beste, batzarrean hauteskundeetako programa aurkeztu eta zinegotzien zerrenda ere argitaratuko dute. Behin aurkezpen ekitaldia amaituta, luntxa egongo da.
Horrez gain, Berriatuko EH Bilduko ordezkariek jakitera eman dutenez, aurkezpenera agertzen diren herritarrek haurtzaindegi zerbitzua ere edukiko dute eskura doan.