Herri osoa zeharkatu dute Aulestiko ume, gazte zein nagusiek Korrika Txikian. Behin plazan elkartu eta gero, ostean jolasak eta bestelako ekintzak egin dituzte.
Baina Korrika Txikia egin eta gero, domekan, martxoak 22, Korrika Jaia egingo dute herritarrek. Egun horretako hitzordua 13:00etan jarri dute. Lehenik eta behin auzoetatik korrika egingo dute herritarrek: Narea (12:45), Ibarrola (12:50), Urriola (12:50), Malax (12:35), Barbariola (12:45) eta San Anton (12:35).
Eta auzoetatik atera ostean, guztiak plazan elkartuko dira. Ostean pintxo jana egongo da eta korrika denda ere bai. “Korrikarako entsegua izango da; herritar guztiek parte hartzea behar dugu”, azaldu dute antolatzaileek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.