Ondarroako Udalak zabalik dauka 2015eko Kirol Beka egiteko prozesua
Kandidaturak aurkezteko epea apirilaren 3an amaituko da. Aurtengo beka herriko zesta-puntalarien ingurukoa izango da. Lana egiteko sei hileko epea edukiko du egileakLaugarren urtez egin du aurten Ondarroako Udalak Kirol Beka deialdia. Bekaren egileak O...
Kandidaturak aurkezteko epea apirilaren 3an amaituko da. Aurtengo beka herriko zesta-puntalarien ingurukoa izango da. Lana egiteko sei hileko epea edukiko du egileak
Laugarren urtez egin du aurten Ondarroako Udalak Kirol Beka deialdia. Bekaren egileak Ondarroako zesta-puntalarien bizitza eta bereziki kirol arloan izan zuten ibilbidearen nondik norakoak jorratu beharko ditu.Kandidaturak aurkezteko azken eguna apirilaren 3a da. Horretarako, interesatuek udal erregistrora zuzendu beharko dute. Beka gauzatzeko sei hilabeteko epea edukiko du egileak, eta ordainean 3.000 euro jasoko ditu.
2012. urtean egin zuen Ondarroako Udalak lehenengo Kirol Beka deialdia. Horretan Dina Bilbao kirolari ondarrutarraren lorpenak eta bestelakoak jorratu zituen Nagore Salaberria tolosarrak. 2013. urtean Ondarroako Arraun Taldearen historia landu zuen Lore Bengoetxea kazetari ondarrutarrak. Eta 2014. urtean Juanito Urkizuren inguruan egin zuen beka Irene Urruzolak.
Aurten, Kirol Beka zestalarien ingurukoa izatea Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak erabaki du.
2014ko kirol buletina
Beste alde batetik, Ondarroako Udalak 2014ko kirol buletina argitaratu du. Aurtengoa laugarrena da, eta bertan iaz egindako kirol ekintza asko eta asko daude jasota.
Kirol buletina Ondarroako Udalaren webgunean (www.ondarroa.eu) dago ikusgai. Aurtengo buletina ikusteko aukeraz gain, webgunean aurreko urteetan argitaratutako buletinak ere ikusgai daudela jakitera eman dute udal ordezkariek.