Gure Ametsa dantza taldeak eskuan dauka sari preziatua. Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatearen sorpresarekin hasi da Berdel Aipamen ekitaldia; Palenzuelak Agurra dantzatu du, Gure Ametsa dantza taldekoen harridurarako. Txalo zaparradak jarraitu dio alkatearen dantza saioari. Besteak beste, Palenzuelak, Gure Ametsa dantza taldearen sorrera gogora arazi eta euskal ohiturak zaindu beharra azpimarratu du. Alkateak, baina, Gure Ametsa dantza taldeko bi kideri Agurra dantzatzeko eskaera egin die, urteak atzera, eurak gazte-gazteak zirenean frontoian egin zuten moduan.
Mutrikuko udaletxean izan da Berdel Aipamena, urtero modura. Eta aretoa, nola ez, bete-beteta egon da. Sari banaketa egin eta gero, herritarrak, sarituekin eta udal ordezkariekin batera, luntxa jaten geratu dira. Oro har, Berdel Aipamen ekitaldia giro onean egin da eta Gure Ametsa dantza taldekoek esker ona agertu dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.