Korrika Jaia, Aulestin.
Domekan egin zute ospakizuna (martxoak 22). Aulestiarrek herriko auzo guztiak hartu zituzten: Ibarrola, Narea, San Anton, Barbariola, Malax eta Urriola. Bakoitzetik talde bat atera zen eta ostean, guztiak, herriko plazan batu ziren. Behin korrikaldia egin eta gero, argazki erraldoia atera zuten eta ostean pintxo jana egin zuten. Korrika denda ere bertan eduki zuten herritarrek.
Korrika Jaia, domekan, Aulestin.