Markina-Xemeingo Udalak ur jolas parkean (kiroldegi ondoan) gozokiak eta freskagarriak saltzeko salmenta postua ipiniko du. Eta postu hori modu pribatuan kudeatuko du herritar batek. Hori baina, esleitu egin beharko du udalak.
Salmenta postua
maiatzaren 15etik urriaren 15era egongo da zabalik eta kudeatzen duenak hilean 200 euro ordaindu beharko dizkio udalari postuagatik (BEZ barne).
Horrela ba, herritarrek
proposamenak aurkeztu ahal dituzte,
apirilaren 30era arte.
Proposamenak postaz, fax bidez edota bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez aurkez daitezke. Proposamenak postaz bidaltzen direnean, enpresaburuak bidalketa data eta ordua egiaztatu beharko ditu eta epea (eguna eta ordua) amaitu baino lehen proposamena fax, telex edo telegrama bidez bidali duela jakinarazi beharko dio kontratazio organoari, kontratuaren izenburu osoa eta lizitatzailearen izena idatzita. Udaleko idazkariak fax edo telegrama hori jaso izana egiaztatzeko eginbidea edukiko du.
BALDINTZAK