Ur jolas parkeko salmenta postua lehiaketara atera dute
Kiroldegi ondoko ur jolas parkeko gozoki eta freskagarrien salmenta postua lehiaketara atera du Markina-Xemeingo Udalak. Salmenta postua maiatzaren 15etik urriaren 15era egongo da zabalik, eta kudeatzen duenak hilean 200 euro ordaindu beharko dizkio ud...
Salmenta postuaren gaineko eskaintza egin nahi duten herritarrek proposamenak aurkeztu ahalko dituzte udaletxean, apirilaren 30era arte.
Proposamenak postaz, fax bidez edo bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak postaz bidaltzen direnean, enpresaburuak bidalketa data eta ordua egiaztatu beharko ditu, eta epea amaitu baino lehenago, proposamena fax, telex edo telegrama bidez bidali duela jakinarazi beharko dio kontratazio organoari, kontratuaren izenburu osoa eta lizitatzailearen izena idatzita. Udaleko idazkariak fax edo telegrama hori jaso izana egiaztatzeko eginbidea edukiko du.