Guztira sei sari banatu dituzte eta momentuz zenbaki saritu bakarra agertu da.
Ia 5.000 txartel saldu dituzte proiektuaren sustatzaileek. Eta zenbaki sarituak eta sariak ondokoak izan dira:
1.851 (
Basamortura eskuzabal proiektuaren mailota),
3.882 (Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarraren kamiseta),
1.513 (Pablo Berasaluze pilotari berriztarraren kamiseta),
2.161 (Ion Ansotegi Realeko jokalari berriatuarraren kamiseta) eta
1.579 (Ander Susaeta Athleticeko jokalariaren kamiseta).
Basamortura eskuzabal proiektuaren bultzatzaileak
Txurrukaren mailota
5.826 zenbakidun txartela ere saritua izan da baina txartel horren jabea agertu dela jakitera eman dute Basamortura eskuzabal proiektukoek. Eta hain zuzen, saritu horrek Amets Txurruka Caja Ruraleko Etxebarriko txirrindulariaren mailota eskuratu du.
Gainerako txartel sarituei dagokienez, oraindik ez dira agertu. «Zenbaki saritua duten txartelak dituztenek txartelean bertan agertzen den telefono zenbakira deitu beharko dute saria eskuratzeko (629 160 598)».
Funtsean, zozketaren helburua Basamortura eskuzabal proiektu solidarioa babesteko diru bilketa egitea zen.
Zozketa egiteaz gain, proiektuaren bultzatzaileek bertso afaria eta bertso saioa ere egin zuten, Markina-Xemeingo Axpen eta Berriatuko frontoian, hurrenez hurren.
Orain, han eta hemen egitasmoaren nondik norakoak azaldu ostean, proiektua egikaritzea tokatzen da; lasterketa apirilaren 27tik maiatzaren 2ra egingo da.