Cabaret Chihuahua marka guztiak hausten ari da. Bilbon edukitako arrakasta eta gero, orain, Madrilgo Alcala antzokian beste horrenbeste lortzen ari da. Eta proiektuan parte hartzen dutenen harridurarako, batean eta bestean kritika onak irakurri eta gero, orain,
Antzerki Musikaletako Sariketarako hautagai da musikala.
Aurten zortzigarrenez egingo da sariketa hori eta antzerki munduko profesionalek bozka emateko aukera daukate. Horretarako baina, aurretiaz erregistratu egin behar da.
Cabaret Chihuahuako aktoreak, Javier Camara aktorearekin. Argazkia: Cabaret Chihuahua.
Beste alde batetik, El Mundo egunkariko Javier Villan kritikariak hiru izar eman zizkion joan den astean Cabaret Chihuahuari. Eta aktoreak pozarren agertu ziren adituaren balorazioagaz.
Kritika, izendapen eta beste guztien gainetik, dudarik gabe,
Cabaret Chihuahua arrakasta edukitzen ari da Madrilen. Eta horren adibide da saio batetik bestera duten ikuslegoa. Aktore ezagunak ere gerturatu dira euskal aktoreen lana ikustera, hala nola,
Javier Cámara.
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen dute antzezlanean. Dena dela, momentu honetan, Maruri eta Santamaria ez daude antzerki musikalean parte hartzen. Izan ere, aurretik hitzartuta zuten beste proiektu baten murgilduta daude:
La viuda alegre. Hain justu, antzezlan hori maiatzaren 13tik 24ra ikusi ahalko da Bilboko
Arriaga antzokian;
sarrerak salgai daude, online. Momentuz, Maruri eta Santamaria entseguetan buru belarri ari dira.
Alegria ere batera eta bestera dabil.
Hiru txerritxoak eta
Arratoitxo pinpirina umeentzako antzezlanean parte hartzeaz gain, estreinatu berri den
Txarriboda filmean ere parte hartu du Alegriak.
Txarriboda hainbat zinema aretotan dago ikusgai.
Horrela ba,
Cabaret Chihuahuako aktoreak ospea lortzen ari dira, bai Madrilen eta baita Euskal Herrian ere. Orain,
Antzerki Musikaletako Sariketarako hautagaitzak zer edo zer ematen duen ikusi beharko da.