Xabier Lizasok umeentzako musika ikuskizuna eskainiko du etzi
Pianojolea dibertsioaz baliatuko da umeak musika mundura gerturatzeko. Saioa doan izango da. Ikuskizunean bost jolas egingo dituzte parte hartzaileekXabier Lizasok umeei zuzendutako Izeba Tekla izeneko musika ikuskizuna eskainiko du etzi, 18:30ean, Mut...
Pianojolea dibertsioaz baliatuko da umeak musika mundura gerturatzeko. Saioa doan izango da. Ikuskizunean bost jolas egingo dituzte parte hartzaileek
Xabier Lizasok umeei zuzendutako Izeba Tekla izeneko musika ikuskizuna eskainiko du etzi, 18:30ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Emanaldia Mutrikuko Udaleko Kultura Sailak antolatuta dago, eta doan izango da. Saioa «dinamikoa eta arina» dela diote.Ikuskizuna Lizaso pianojoleak eskainiko badu ere, bera ez da izango protagonista. «Haurrak eta musika dira protagonista», diote ekoizleek. «Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute ikuskizunari esker. Saioaren helburua jolasaren bidez umeak musikara ailegatzea da».
Zehatz esateko, ikuskizunean bost jolas egingo dira, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, arreta lantzekoak… Hori bai, batean zein bestean, elkarrekiko errespetua izango da oinarria. «Hori ezinbestekoa izango da».
Ikuskizuna abestuz amaituko dute parte hartzaileek, kontzertu moduko bat itxuratuz. Eta modu horretan, alegia, abesten joango dira etxera herritarrak.