Natalia Zubova artistaren lanak ikusgai daude Berriatuan
Goikolau kultur elkarteak apirilaren 1ean zabaldu zuen erakusketa, bere lokalean. Domekara arte ikus daiteke. Zubova errusiarra da, eta Berriatuan bizi daNatalia Zubova Berriatuan bizi den artista errusiarraren Pastelez egindako erretratuak erakusketa ...
Goikolau kultur elkarteak apirilaren 1ean zabaldu zuen erakusketa, bere lokalean. Domekara arte ikus daiteke. Zubova errusiarra da, eta Berriatuan bizi da
Natalia Zubova Berriatuan bizi den artista errusiarraren Pastelez egindako erretratuak erakusketa ikusgai dago Berriatuko Goikolau kultur elkartearen lokalean. Erakusketa apirilaren 1ean zabaldu zuen kultur elkarteak, eta domekara arte egongo da ikusgai.Zubova 1979an Errusiako Volgorechensk hirian (Kostroma probintzia) jaioa da. 1989tik 1994ra, aipatu hiriko Arte Eskolan ikasi zuen. 1998ra arte munduan sortzen eta sakontzen egon zen, eta ikasle guztien artean lehenengo saria jaso zuen.
1998tik 2001era, laborategiko tekniko izateko ikasketak egin zituen. Horiek bukatzean, Ingeniaritza Kimikoko ikasketak hasi zituen unibertsitatean, 2005era arte. Urte horretan, Espainiara joan zen. 2013an pinturarekiko zeukan zaletasunari jarraituz, Pastelez egindako erretratuak proiektuan lanean hasi zen. Ikastaroak ere egin izan ditu, teknika horretako formazioa hobetze aldera.
2014an espainiar nazionalitatea jaso zuen, eta urte berean, pastelaz lan egiten duten artisten elkarteko (ASPAS) sariketa birtualean parte hartu zuen. Horretan, Zubovaren lana finalisten artean geratu zen.