Zigor DZ (1978, Lasarte) Esne Beltza taldeko DJa da. Gaur Ondarroako
Beikozinin egongo da, gogo handiz.
Gaur birari hasiera emango diozue. Lehenengo kontzertua zelakoa izatea aurreikusten duzue?
Guretzat kontzertu berezia izaten da beti. Hilabeteak zuzuenean jo gabe egon ondoren gogo handiz hartu ohi dugu; errepertorio berria, aldaketa dexente abestietan, sentsazio berri asko izaten ditugu taula gainean. Ikusleentzat aldiz, guztiz gomendagarria.
Zigor DZ. Argazkia: Esne Beltza
Zergatik aukeratu duzue Ondarroa birari hasiera emateko?
Esne Beltzak erlazio berezia izan du betidanik Ondarroarekin, taldekide bat bertakoa da. Zapato Azuleko abestia ere egin genuen eta Beikozini iriki denetik ez dugu bertan jo. Alberto eta Txomin lagun handiak ditugu eta gogo betez gaude bertan aritzeko.
Positibotasuna eta animoak oinarritzat hartu dituzue birarako. Gaur egun bi balio horiek ezinbestekoak direla deritzozue?
Bai, betidanik saiatu izan gara jarrera positibo batekin aurrera egiten, naiz eta garai zailak bizi izan. Guk ondo pasatzeko egiten dugu musika eta hori nabari da gure kontzertuetan, baina ondo pasatzeak ez du esan nahi aldarrikapen sozial naiz politikoek kabidarik ez dutenik. Alderantziz, alaitasun konsziente batean sinisten dugu, koszientea eta aktiboa. Hori da GoraGo tour.
Aurretik egindako birekin alderatuta, bira berri honek zeitzuk berezitasun ditu?
Ba berizitasun handiena bi talde kide berri ditugula da, Pini eta Aitor Valcarlos. Horretaz gain, errepertorio berria ere badugu, potentea eta bizia!!!
Zelan moldatu zarete Suia eta Sistiaga ordezkatzeko? Pinik eta Valcarlosek zein ekarpen egingo diete taldeari?
Aldaketak ez dira errazak izaten baina aurre egin behar zaie. Bi taldekide berri edukitzeak ere indarra eta ilusioa berritu egiten dizu. Pini guretzat aurkikuntza bat izan da. Ahots indartsua eta aldi berean gozoa da, pasada bat. Beste alde batetik, Aitor Valcarlos lehenengo egunetik haize sekzioan oso ondo moldatu da GoraGO-n!
Balorazio orokor bat egiteko, urteetan taldeak nolako bilakaera eduki du?
Balorazio ederra egiten dugu. Errepidean hamaika pertsonatik gora gara, eta esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu, onak asko eta txarren bat ere bai. Baina bidea biziki polita izaten ari da.
Zuen kontzertuetan publikoa kantu gosez ikusten da. Giro ona izaten da nagusi eta han eta hemen, jendetza biltzen duzue. Zein da formula?
Ez dakigu. Guk geu ondo pasatzen saiatzen gara, egiten dugunarekin gozatzen eta batez ere esker onekoak izaten.