Proiektu solidarioa eginda, Titan Desert probako lehen etapa egin dute bertokoek
'Basamortura eskuzabal' proiektu solidarioko kideek 6.000 euroko balioa daukan edukiontzia eman diote hartzaileei. Proiektuaren bultzatzaileak eta hartzaileak «pozik» daudeBasamortura eskuzabal proiektu solidario burutzea lortu dute Ander Txakartegik...
‘Basamortura eskuzabal’ proiektu solidarioko kideek 6.000 euroko balioa daukan edukiontzia eman diote hartzaileei. Proiektuaren bultzatzaileak eta hartzaileak «pozik» daude
Basamortura eskuzabal proiektu solidario burutzea lortu dute Ander Txakartegik, Iñigo eta Txomin Bustinduik, Xabat Arratek, Eneko Barrotak eta Igor Iraolagoitiak. Ekintza solidarioa eginda, pozik geratu dira bai eurak bai eta hartzaileak ere. Horrez gain, atzo, Titan Desert mendi bizikletako mundu mailako probaren lehenengo etapa egin zuten.Titan Deserteko parte hartzaileen artean ere proiektu solidarioak «oihartzun handia» eduki duela adierazi dute proiektuaren egileek. Txakartegik eta proiektuko kide diren gainerako bost euskal herritarrek 6.000 euroko balioa daukan edukiontzia eman zuten momentuan, bertan zeuden, hurrenez hurren, Felix Dot eta Manuel Tajada Titan Deserteko zuzendari nagusia eta zuzendari teknikoa. «Kongregazioko kideak oso pozik geratu dira guk egindako ekarpenagaz», adierazi dute.
Atzo, lehenengo etapa
Herenegun proiektua gauzatuta, Titan Deserteko lehenengo etapa egin zuten atzo seirek.
Aurreikuspenen arabera, atzokoa fisikoki ahalegin handiena eskatzen zuen etapa zen; 115 kilometro egin eta 2.652 metro igo behar zituzten.
Gaur, ostera, etapa lasaiagoa edukiko dute parte hartzaileek aurretik. Lehenengo 45 kilometroak lasaiak izango dira, baina zenbat eta aurrerago egin, bidea zailago egiten joango da; denetara, 112 kilometro egin beharko dituzte.