Basamortura eskuzabal proiektuaren bultzatzaileak pozik daude. Atzo hirugarren etapa egin eta gero, Titan Desert lasterketako etapa erdiak egin dituzte. Atzokoa «ondo» egin zutela azaldu dute.
Mendiko bidean hasi zuten hirugarren etapa, eta basamortuan amaitu. «Momentu baten 43 zenbakia ere ikusi genuen termometroan», azaldu dute.
Beroaz gain, atzokoan haizea kontran izan zutela gaineratu dute. «Haizeak gogor jotzen zuen eta aurrez geneukan. Pedalei eragiterakoan igarri genuen».
Sei ordu behar izan zituzten bertokoek etapa amaitzeko. «Gaur basamortuan jarraituko dugu».
Ander Txakartegiren EGUNEKO ZUTABEA, IRAKURGAI