Ondarroako udaltzain batek kartel bat egiteko eskaera bidali zuen; “Baimenduak izan ezik” jarri behar zuen kartelean. Baina, eskaera egiterakoan, “Baimenduak izan ezik” jartzen zuen kartel bi eskatu zituen. Eta udaltzaingoak udaletxeko arduradunari bidali zion mezua. Hark, mezu osoa hartu zuen eta kartela mezu osoagaz ailegatu zen udaltzaingora: “Baimenduak izan ezik bat eskatu nizun baina eskatu bi olakoak”.
HITZAk gertaera argitzeko udaltzainekin hitz egin du eta haiek ere harrituta daude okerreko kartelak eduki duen oihartzunagaz.
Bateko edo besteko, kartel xelebrea Ondarroan dago.