Gaurkoan beroa izan da nagusi Titan Deserten. 5. etapa basamortuan egin dute Basamortura eskuzabal proiektuaren bultzatzaileek. Ander Txakartegiren esanetan gaurkoa “etaparik politena izan da”. Abentura bat izan dela azaldu du. “Orain arteko etapetan paisaia denbora guztian berdina zen eta bidea jarraitzen genuen. Gaur, aldiz, GPSarekin ibili behar izan gara eta benetako abentura izan da; gozatu egin dugu”.
Titan Desert: 5.etapa
Fisikoki gogorra izan dela azaldu badu ere, psikologikoki entretenitzea lortu dutela azaldu du. “Gustora amaitu dugu”. Seiak batera hasi dira 08:00etan etapa egiten. “Gero, baina, banandu egin gara. Binaka joan gara eta gero tarteka lau ere joan gara batera”.
Gainerako partaide guztiek ez modura, bertokoek lau kontrol puntuak pasatu dituzte. “Ez dugu huts egin. 4. kontrol puntua ez zegoen esan diguten lekuan eta horrek nahasmena sortu du parte hartzaile guztiengan. Azkenean aurkitu dugu, kilometro batzuk aurrerago”. Dena dela, 19:00ak aldera, beste parte hartzaile batzuk iristen ari ziren. “Atera kontuak nolako abentura izan den basamortuan GPSagaz ibiltzea”.
Orokorrean baina, “oso gustora” amaitu dute seiek gaurko etapa. “Sufritu ere egin dugu, duda barik”.
Gaurkoa egin eta gero, orain parte hartzaileak biharkora begira daude, azken etapara. Orain arteko etapekin alderatuz gero kilometro gutxi (60) badira ere, “tranpa” daukala dio Txakartegik. “Hori esan digute, azken etapak tranpa duela. Beraz, ea zelan doan bihar”.