Telebista eskubideek sortutako diru-sarreren banaketa da Espainiako Gobernuaren eta Espainiako Futbolarien Elkartearen (AFE) arteko gatazkaren puntu garramtzitsu bat. Apirilaren 30ean Espainiako Ministroen Kontseiluak ikus-entzunezko eskubideen inguruko lege dekretua onartu zuen, futbolarien esanetan, “haien iritzia kontuan izan gabe”.Horren harira, futbolariek maiatzaren 16an etenaldia egiteko erabakia hartu dute, liga geldituz. Luis Rubiales AFEko presidenteak irmo azaldu du futbolariek hartutako erabakia: “Etenaldia gure eskubideen alde egiteko da, ez presioa egiteko”.
Rubialesekin batera hainbat futbol taldetako jokalariak egon dira prentsaurrekoan. Horien artean zegoen
Ion Ansotegi Realeko jokalari berriatuarra. Rubialesen esanetan, ez dute negoziatzeko aukerarik eduki. “”Futbolaren inguruko akordio batean, futbolariak kontuan eduki behar dituzte. 8.000 afiliatu gara, era gure eskubideen alde egin behar dugu”. Halaber, desadostasuna “minutu gutxitan konpontzekoa” zela ere gaineratu du.
“Eskatzen dugun dirua talde apalentzat da; 2.B mailan daudenentzat, erretiratzen direnean etorkizun duina izan dezaten”.
Beste alde batetik, Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzordeak greba deitu du, futbolariek etenaldia hasiko duten egun bererako, alegia, maiatzaren 16an. Dena den, Federazioaren eta AFEren aldarrikapenak ez datoz bat.
Grebak, noski,
eragina izango luke
Athleticek eta Bartzelonak maiatzaren 30ean Bartzelonan jokatu behar duten Kopa finalean.