Mutrikuko Goizeko Izarrak Nepaleko umeei laguntzeko kanpaina bat abiarazi du
Goizeko Izarrako irakasle talde batek Iruñeako Nikasi Landa ikastetxearekin batera jarri du abian kanpaina. Bi ikastetxeek Mikel Leizeaga Nepalen urte askoan bizi den herritarrarekin egin dute kontaktua. Haren bitartez, Nepaleko umeei premiazko laguntza eman eta kaltatutako herritarren biziraupena bermatu nahi dute irakasleek.
Leiziaga Katmandun bizi da duela 20 urtetik; familia ere bertan dauka. Nepaldarren artean guztiz integratuta dago, eta bertako umeen zein haien familien beharrizanen arretan eta haiek aterarazteko aktiboki lanean dabil.
“Umeek ez dute eskatzen, baina gure laguntza behar dute. Benetan eskertuko genuke zuen ikastetxeetan mezua zabaltzen laguntzea, sare sozialen bidez edota zentroetan informazio zabalduz. Eta, ahal duzuen neurrian, laguntza ekonomikoa eskaintzea”, azaldu dute.
Ekarpenaren %100, zuzenean, kaltetuak izan diren bi milioi umeen oinarrizko beharrizanak (arroza, ura, aterpea, sendagaiak…) asetzera bideratuko direla ziurtatu dute. “Konfidantza osoa daukagu Mikelen zintzotasunean, kudeaketan eta gauzak egiteko modu egokian”.
Ekarpen ekonomikoa egiteko kontu korronte zenbakia ondokoa da: ES 3035-0118-80-118-1-03840-6