Udaletxe aurrea herritarrez bete-beteta zegoela, eguraldia lagun, aurtengo San Gregorio jaietako txupinak eztanda egin du Berriatuan. Aurten, Goikolau kultur elkarteko Joseba Goienolak eta Saio Lopez Berriatuko Udaleko zinegotziak eman diete hasiera jaiei. EiTBko Herri txiki saioa irudikatu dute eta jaietako egitarauari errepasoa egin diete. Orain arte egindako ekintzen balorazioa jasotzeaz gain, datozen hitzorduak zeintzuk izango diren gogora arazi die herritarrei.
Txupinazoa bota aurretik, baina, musika eta Kaxero Gaupasero izan dira protagonistak. Tarine udal musika eskolako musikariek eta txarangak lagunduta, Kaxero Gaupasero traktorean jaitsi da, urtero legez. Umeak traktore gainean eta gainontzeko herritarrak atzean zirela, herri osoa kalejiran zeharkatu dute berriatuarrek; dantzan, abesten eta umore onez egin dute kalejira.
Saioa Lopezek jaietako ekintzak herritarrez inguratuta ospatzeak dakarren garrantzia azpimarratu nahi izan du.
Behin txupina botata, Berriatuak etenik gabeko asteburuak ospatuko ditu maiatzaren 17ra arte.
[nggallery ID=236]
EGITARAUA:
Maitzak 8, Kaxero Gaupasero eguna19:00. Kaxero Gaupaseroren jaitsiera eta txupinazoa, Goikolau kultur elkartearen eskutik, eta Tarine udal musika eskolako txarangak animatuta.
Ostean. Txosnen zabalduera, eta txorizo egosia eta sagardo jana jaiak indartsu hasteko.
22:00 Play back txapelketa.
Ostean. Erromeria Jimi Laboa taldearen eskutik.
Maitzak 9.09:30. Mahaiak ipini, tresnak hartu eta paella egitera.
12:00. Meza nagusia.
14:00. Paella txapelketa.
Ostean. Herri bazkaria.
Egun guztian zehar. Jainekin txarangak alaituko ditu kaleak.
23:00. Herriko plazan kontzertuak: Norte apache, Vendetta eta Honat.
Maitzak 10.12:00. Meza nagusia.
Ostean. Herriko Sarats taldearen dantza emanaldia.
15:30. Afizionatu mailako XXXIV. Txirrindulari lasterketa San Gregorio saria.
Maitzak 14.19:30. Nire lehenengo emanaldia Tarine udal musika eskolaren eskutik, Mendibarren pilotalekuan.
Maitzak 16, Kirol eguna09:00. Benjamin eta kimu mailetako II. Futbol topaketak egun guztian Ibarra futbol zelaian.
09:30. Mountain bike martxa (umeentzako buelta txikia egongo da).
18:00. Zesta puntako XXVII. San Gregorio txapelketako finalak, VII. Felix Aldazabal memoriala.
Ostean. Kaxero Gaupaserori agurra.
Maitzak 17, Desafixo eguna.13:00. Giza proba desafioa: Mendaro-Berritxu.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.