Gernika-Lumoko III. Mendia Jaiak 685 parte hartzaile batu ditu aurten. Lasterketan 142 korrikalarik parte hartu zuten, BTT martxan 110 parte hartzaile izan ziren eta martxa laburrean 198. Campos Urdaibai Kopako laugarren proba puntuagarria izan da Gernika-Lumon domekan jokatu dena. Guztira 25km egin dituzte mendian, gutxi gorabehera 1300 m desnibel positiboarekin eta beste 1300 metroko desnibel negatiboarekin. Proba horretan azkarrenak Ibon San Miguel lekeitiarra (1.57.22) eta Zuriñe Frutos (2.25.23) izan dira.

San Miguel –kamiseta horigaz–, irteera puntuan.