Koldo Goitiaren hauteskunde kanpainako kartelen gainean “ustelak” jartzen duen beste kartelak itsatsi dituzte. Horren aurrean, EAJk gertatutakoa salatu nahi izan du. Zehatz esateko, salaketa Koldo Goitia Lekeitio EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaiak berak egin du.

Lekeitioko EAJren kartelak, estalita.
Hauteskunde kartelak egun bat ere ez dutela iraun inolako erasorik gabe azaldu du Goitiak. Goitiaren hautagaitzari babesa ematen dion lan taldeak zapatu goizean herriko puntu ezberdinetan jarri zituen kartelok, eta 24 ordu geroago guztiak zeuden apurtuta edota estalita.
“EAJk penaz hartzen du 21. mendean oraindik ere ekintza antidemokratiko hauek gertatzea, kanpaina garbi eta errespetuzkoaren aldeko apustua berresten duelarik, inolako irain eta zorrozkeriarik gabekoa”.