Pianoaz Blai zapatuan (maiatzak 16) egingo da, Bilboko Kontserbatorioan. Egun osoko jardunaldia izango bada ere, Berriatuko Tarine udal musika eskolako ikasleek arratsaldeko saioan parte hartuko dute, 17:15etik aurrera. Zehatz esateko, bertokoek arratsaldeko saioko bigarren sesioan parte hartuko dute.
Aurten laugarrenez egingo da Pianoaz Blai Bizkaia mailako jardunaldia. “Jardunaldi hau ez da izaten Andoaingoa modukoa; librea izaten da. Ikasleek eureK nahi duten pieza jo ahal izaten dute”, azaldu dute Tarine udal musika eskolako arduradunek. Era berean, sari banaketarik ere ez dela egiten diote.
Berriatuatik lau ikaslek parte hartuko dute: Oihana Garzia, Paula Artetxe, Neskutz Aldazabal eta Udane Bilbao.
Jardunaldietako
programa ikusgai dago.