Berriatuko musika eskolako txikienek lehenengo emanaldia eskainiko dute eguenean
Tarine udal musika eskolako txikinek euren egun handia edukiko dute eguenean (maiatzak 14). Aurten seigarrenez antolatu dute Tarine udal musika eskolakoek Nire lehenengo emanaldia ekitaldia; 19:30ean hasiko da saioa, frontoian.
Musikari txikienentzat publikoagaz egiten duten euren lehenego saioa izango da. “Eskolako txikienak dira baina aldi berean artista handienak dira”.
Pianoko hiru ikaslek, trikitiko beste hiruk eta musika tailerrekoek parte hartuko dute ikuskizunean. Saioa eskolako ikasleek aurkeztuko dute, euren betiko pertsonaien azalean ipinita.
Tarineko arduradunen esanetan, emanaldia ez da luzea izango. “30 minutu inguru iraugo du saioak; entretenigarria izango da”.