Urtero egin legez,
Ondarroako Zapato Azulean egiten da Euskal Herriko Kamiseta Azoka. Aurten, zapato azula ekainaren 27an izango da. Eta betiko modura, Latxanbre plazan egingo da, Zubi Zaharraren aldamenean.
17. Kamiseta azokako irabazleak
Kamiseta Azokan erakusmahaia edukin nahi dutenek 10 edo 30 euro (taldeentzat 10 euro eta markak direnentzat 30) ordaindu beharko dituzte izen ematerakoan. Izena emateko azken eguna ekainaren 12a da (barikua).
Mahaiak antolatzaileek jarriko dituztela iragarri dute eta parte hartzaileek euren erakusmahaiak apaintzeko edota txukuntzeko oihalak eraman ahalko dituzte.
Aurkezten diren kamiseten artean, Kamiseta Azokako eta Ondarroako Kamiseta Onena sariak banatuko dira. Sariak azokako partaideek emandako botoekin aukeratzen dira. Saria sinbolikoa da: ziurtagiri bat eta marmolezko bolo txiki bat.
Argibide gehiagorako edota zalantzak argitzeko:
94 6134 353 (ez bagaude, utzi zure mezua erantzungailuan) edo
685 769 783. Posta elektronikoa:
luterl@outlook.com