Maiatzaren 9an Mutrikuko Udal Musika Eskolak Musikaldian parte hartu zuen Errenterian. Ekitaldiak 3.000 musikari inguru bildu zituen. Mutrikuko Udal Musika Eskolatik aldiz, 95 ikaslek parte hartu zuten. Guztiek, baina, leku eta ordu ezberdinetan eskaini zituzten saioak: Banda Txikik 10:40ean jo zuen Iztieta pasalekuan eta Dixie taldeak 11:40ean Beizer Gunean. Akordeoi taldeak Akordeoi Topaketan parte hartu zuen eta 13:00etan Beizer Gunean eskain zuten saioa. Anaiarte Abesbatzak 13:40ean Herriko plazan eskain zuen emanaldia eta trikitixa taldeak goizean egin ziren kalejiretan parte hartu zuen.
Mutrikuarrak, Emusik 2016ko entseguan
Baina musikaz betetako egunak ez zuen etenik eduki arratsaldean ere. Mutrikuko Udal Musika Eskolako 148 ikaslek Anoetan
Emusik2016 jaialdirako egindako entseguan parte hartu zuten –goiko argazkian, beheko tribunan, berdez daudenak–.
Mutrikuarrak Musikaldian
Mutrikuarrak Musikaldian
Mutrikuarrak, Musikaldian
Mutrikuko akordeoi joleak, Musikaldian
Datozen hitzorduak: aste musikala eta tronboi topaketa
Urtero bezala, Mutrikuko Udal Musika Eskolak aste musikala antolatu du. Aurten maiatzaren 18tik 23ra izango da, eta bertan, urte osoan ikasleek ikasitakoa ikusteko aukera egongo da. Aurten, aste musikalean, adin guztietako musikariak parte hartuko dute: txikienak 4 urte izango ditu eta helduenak 80 inguru. Aste musikalari “amaiera ezin hobea” emateko,
hilaren 23an Tronboi topaketa egingo dute. Ekintza horretan 100 tronboijole batuko dira Mutrikun.
Horrela ba,
datorren astean, 19:00etan, ikasleek, banaka zein taldeka, mota guztietako lanak eskeiniko dituzte (klasikoa, herrikoa, modernoa…)
Zabiel kultur etxeko ganbaran. Ostiralean eta larunbatean kontzertuak Goiko Plazan izango dira.