Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, 18:00etako datuen arabera,
parte hartzeak behera egin du Lea-Artibain eta Mutrikuko herri guztietan Etxebarrian eta Ispasterren izan ezik.
Eguneko kronika
Lea-Artibai eta Mutrikuko ia
alkategai gehienek goizean eman dute bozka.
Mutrikun, esaterako,
Jose Angel Lizardi EAJren alkategaiak eguerdian eman du botoa. EH Bilduren alkategai
Jon Naberanek ostera, 11:30ean eman du; Naberanek EHNA erabili du bozka emateko. Dena dela,
Berriatuko EH Bilduren Jon Arriola alkategaiak eta
Ondarroako EH Bilduren alkategai Josu Arrizabalagak 10:00ak ingururako eman dute botoa; Arriola izan da Lea-Artibai eta Mutrikuko
alkategaien artean lehena bozka ematen.
Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategai Juanjo Txurrukak ere 10:00etan eman du botoa;
EAJren alkategai Andoni Malaxetxebarriak minutu batzuk aurretik eman du.
Etxebarriko EH Bilduko alkategai Karmelo Ibarluzeak 11:30ak inguru eman du bozka.
Maria Dolores Etxano Ondarroako EAJren alkategaiak ere eguerdian eman du botoa Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Lekeition,
Andoni Seijo EH Bilduren alkategaiak 14:00ak inguruan bozkatu du;
EAJko Koldo Goitiak arratsaldean emango du bere bozka.
Goitiak herritarren iritzia onartzeko prest daudela esan du: “Guk egin ditugu egin beharreko lan guztiak, orain herriarena da hitza eta guk hori onartuko dugu”.
Bestalde, Seijok honakoa erantzun dio
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzako kazetariari ze espero duen galdetzerakoan: “Esperantzak neurtzeko moduak bat baino gehiago dira. Datuak hotzean begiratuz gero, argi dago alkatetzari eutsiko diogula. Haratago begiratzen badugu, herritarren babes handiagoa edukitzea espero dugu; herrigintzan aurrerapausoak emateko. Herrigintza ez da udaletik egiten bakarrik. Horrela ba, gure esperantza/nahia botoak gehitzea da”.
Josu Arrizabalaga EH Bilduren Ondarroako alkategaia, Berriatuan bozkatzen (han bizi da)
Jose Angel Lizardi, EAJren Mutrikuko alkategaia, Zabielen bozka ematen.
Jon Arriola, EH Bilduren Berriatuko alkategaia
Jon Naberan, EH Bilduren Mutrikuko alkategaia
Maria Dolores Etxano, Ondarroako EAJren alkategaia, bozka ematen
Andoni Seijo EH Bilduren Lekeitioko alkategaia
Orokorrean, hautesmahai ezberdinetako kideen arabera, parte hartzea “handia” ari da izaten. “Eguna normaltasun osoz doa eta jende asko ari da etortzen”. Mutrikun, esaterako, 11:00ak ingururako herritarren %15ak bozka emanda zuela esaldu dute Zabielen dauden arduradunek. Euskal Herri mailan,14:00etako parte hartze datuen arabera, Bizkaian zer edo zer behera egin du parte hartzeak eta Gipuzkoan duela lau urte izandakoaren antzerakoa izan da; Araban zertxobait gora egin du. Osterantzean, eguna normaltasun osoz ari da joaten.