Mutrikuko Udal Musika Eskolak Aste Musikala ospatu zuen joan den astean. Horretan, musika eskolako ikasleek ikasitakoa ikusi ahal izan dute herritarrek. Horrela ba, astelehenetik eguenera, kontzertuak eskaini dituzte, Zabiel kultur etxean. Barikuan, Musikatubizitza emanaldia eskaini zuten, Goiko Plazan. “XV. Aste Musikalean bi kontzertu bereziak izan ditugu: eguaztenean (4 eta 7 urtekoen emanaldia) eta zapatukoa (Tronboi Topaketa)”. Orokorrean, konztertu guztiek “oso harrera ona” izan dutela esan dute musika eskolako arduradunek. “Publikoak bete egin ditu bai Zabiel kultur etxea eta baita ere Goiko Plaza”.

Musikatu bizitza ikuskizuna. Argazkia: Tronboneitor
Aurten, VI. Tronboi topaketa (“Tronboneitor”), Mutrikuko Udal Musika Eskolak antolatu du eta 100 tronboijole biltzea lortu dute. Parte harttzaileak 9:30ean elkartu ziren Goiko Plazan. 10:00etan soinu frogak eta entseguak egin zituzten. Jarraian, hamaiketako txikia egin eta Beheko Plazatik Goiko Plazaraino kalejira txiki bat egin zuten. Bukatzeko, 12:30ean, Goiko Plazan kontzertua eskaini zuten.
Kontzertuan, adinaren arabera osatutako taldeak entzuteko aukera egon zen; bukatzeko, guztiak batera, Mutrikuko Musika Bandaren laguntzarekin jo zuten.