Rallyetako pilotu berriatuarraren autoari lozagiko pieza bat apurtu zitzaion lasterketan zegoela, eta ondorioz, proba utzi behar izan zuen. Horrela, berriatuarrak ezin izan zuen Etxauriko rallyko bosgarren tartea egin.
Saizarrek “kontuz” egin zuen lehenengo zatia (Guirgillano eta Muzqui artekoa). Gutxinaka-gutxinaka, Saizarrek erritmoa azkartu nahi izan zuen eta horrela, azken tarteetan, erritmo bizia eduki. “Estrategia horrek emaitza onak eman zizkion hasiera baten. Izan ere, kronometratutako hirugarren tartean, berriatuarrak denbora onena egin zuen”.
Adituen esanetan, Saizarrek seigarren denbora onena egingo zuen ez bazuen lasterketa utzi; Hamaika eskuderiako pilotuak I. Open Kopan postu hobea lortu nahi zuen.
Lasterketa amaitzeaz batera, Saizarrek Muzquiko tartean galdutako denbora aipatu zuen. Izan ere, hango saiakeragatik utzi behar izan zuen Etxauriko rallya. “Bi tarteetan gehiago fortzatu nahi izan genuen, eta azken unera arte, estrategia horrek funtzionatu egin zigun. Baina lozagiko pieza bat apurtu ostean, Muzquin debora asko galdu dugu. Gero ezin izan dugu jarraitu eta etxera zapore gazi-gozoagaz joan ginen”.
Gertatutakoa ahaztu gabe, orain, Saizarrek Euskal Herriko Rally Txapelketari heldu beharko dio bi aste barru, VII. Bizkaiko Balkoia Rallyan.