Lekeitioko lau herritarrek (Oskar Jaio, Sabin Lauzirika, Kontxi Txurruka eta Maite Urkaregi), Markina-Xemeingo seik (Juan M. Iraola, Benjamin Larruskain, Rita Liste, Ruben Pujana, M. Jose Totorikaguena eta Karmelo Unamuno) eta Ondarroako hiruk (Angel Arkotxa, Agustin Etxebarria eta Lucia Garramiola) jaso dute saria.
Saria jaso duten odol emaileak
Odol emaileen mundu mailako egunean (ekainak 13) egin zen sariketa. Eta Lea-Artibaiko emaileekin batera, Busturialdeko hamalau odol emailek ere jaso zuten saria.
Odol Emaile Handi dira 40-50 aldiz odola eman dutenak; urtean bi aldiz eman ahal da odola.