San Joan Eguna koloretsua izan da beste urte batez Aulestin. Urteroko hitzorduak izaten dira nagusi: Ipuin Topaketako sariketa eta Sobra Txapelketa. Ipuin Topaketetako sariak banatu ostean, urtero egin legez, antolatzaileek, Sobra Txapelketan lehenengo hiru sari eta bigarrengo hiru sari banatu dituzte. Guztira 42 sobra aurkestu dira txapelketara. Lehenengo saria eskuratu dutenak Izaro Rementeria,
Goizko baserriko Maria Luisa eta Sara, Ainize eta Ane izan dira. Bigarren saria eskuratu dutenak, aldiz, ondokoak izan dira:
Muletei baserriko Aintzane,
Landaburuko Nieves eta Juanita Urkaregi. “Epaimahaiak ez du erraz eduki sarituak aukeratzen. Baina hori, urtero gertatzen da”, azaldu dute.
Aulestiko Sobra Txapelketako lehengo saria jaso dutenak.
Sobra onenen sariak eman ostean herri kirolen erakustaldia egon da. Horretan, Inaxio Perurenagaz batera, Ariane Landa eta Irati Astondoa ere aritu dira. Perurenak 200, 250 eta 270 kiloko harriak altxatu ditu. Eta tarteka, Landak eta Astondoak aizkoran egin eta txokorrak batu dituzte.
Giro onagaz, Aulestiko plaza bete-beteta egon da. “Herritarrek herri kirol erakustaldia gustuko dute eta horregatik ekarri ditugu aurten”, azaldu dute jai batzordeko kideek.
[nggallery ID=258]