San Joan suek ikusmina sortu dute, beste behin ere
Mutrikuarrek Burumendin egin zuten sua, urtero egin modura. Horretan, baina, suak herritarren begiradak erakarri aurretik, herriko dantzariak izan ziren protagonista. Kalejiran Burumendira ailegatu ostean, dantza saioa eskaini eta sua piztu zuten. Su handiaren aldamenean su txiki bat piztu zuten, eta haren gainetik herritarrek salto egin zuten.
Ondarroan, aldiz, Akelarrea egin zen, gauerdian. Aurreko urteetan herrian su ezberdinak egin izan badira ere, aurten debekatuta egon da (iaz KamiƱazpin egindako suak zeresana eman zuen eta segurtasun neurriak ez ziren zaindu).
Kalejira egin zuten Markina-Xemeinen Akerbeltz gaztetxetik hasita eta ondoren sua, musika, dantzak eta txokolatada egon ziren Goiko Portalean.
Aulestin jai giroan egin zuten sua. Baita Ziortza-Bolibarren ere.
Berriatuan, urtero egin lez, Errekondon egin zuten sua. Makilaren puntan panpina ipinita, herritarrak penak eta minak sutara bota zituzten.
Gainerako herrietan ere garra eta kea izan ziren protagonista.
[nggallery ID=261]