Joan den asteko zapatuan egin zen ikastaroa, Lekeitioko Usotegin. Guztira, 20 pertsonak parte hartu zuten ikastaroan. “Olatz Egurenegaz, alde teorikoa landu genuen, eta ostean, lore mota desberdinak ezagutzeko aukera eduki genuen”. Besteak beste, loreen erreprodukzioa nola egiten den, zainketa egokirako pautak zeintzuk diren eta beste hainbat atal jorratu zituzten. “Partaideek
oso ondo baloratu zuten ikastaroan irakatsitakoa bai eta formatua bera ere”.

Ikastaroan parte hartu zutenak, Usotegi aurreko lorontzietan.
Behin alor teorikoa ikasi ostean, Usotegi aurrean dauden hiru
lorontzietan loreak landatu zituzten, praktika modura. “Ikastaroan parte hartu zutenak lorontziak zaintzeko konpromisoa hartu zuten”.
Beste alde batetik, Lekitto Bedarrekoek Usotegin dauden hazi haztegiak loregintzan sakontzeko eskaini zizkieten parte hartzaileei. “Era berean, herrian dauden gune berde eta lorontziak auzolanean zaintzeko kultura sustatzeko deia zabaldu genuen”.

Lore ikastaroa, Usotegin.
Ikastaroa eginda,
udazkenera arte ez dela bestelako ikastaro berririk egingo aurreratu du taldeak. Dena dela, herritarrei
zapatu goizetan Usotegira hurbiltzeko eta auzolanean ortugintza lantzeko
gonbidapena egin diete Lekitto Bedarrekoek.