Mugartegi Berriatuko alkate izan da azken zortzi urteetan eta “urte horietan guztietan egindako lanagatik” omendu nahi izan dute herritarrek. “Omenaldia Berriatuko Udalak eta oro har herritar guztien izenean egin genion”, azaldu du Jon Arriola Berriatuko alkateak. San Pedro jaietako ekintza baten eman zioten oroigarria Mugartegiri, 200 lagunen aurrean. Mugartegik oroigarria Ā«ilusiozĀ» jaso zuela azaldu zuen eta hitz batzuk ere eskaini nahi izan zituen.

Mugartegi, oroigarria erakusten
Oroigarrian bertso bat agertzen zen, eta hori Jon Arriola gaur egun Berriatuko alkatea denak irakurri zuen.

Imanol Mugartegi, oroigarria jasotzen