Dantzariek eta musikariek Mutrikuko Goiko Plaza bete dute
Magikoa izan zen zapatu gaua Mutrikun. Agertoki ederrean, elizaren aurrean, herriko dantzariek eta musikariek sekulako ikuskizuna eskaini zuten. Gure Ametsa dantza taldearen 50. urteurreneko ikuskizunak Goiko Plaza jendez bete-bete egin zuen.
Ordubete inguruko saioa izan zen. Dantzariek, herriko koruaren, txistulari zein akordeoilarien eta bandako kideen laguntzarekin, hainbat pieza eskaini zituzten eta publikoa zutik jarri zuten. Ikuskizuna amaitu zenean, txalo zaparradak minutuak iraun zituen.
[nggallery ID=270]