Zehatz esateko, pautodefentsa feministari buruzko eta indarkeria sexistaren gaineko informazioa lortzeko gunea izango da udalak ipiniko duena. Gune hori, hain zuzen ere, Arkupe aurreko plazan ipiniko da, uztailaren 15ean eta 18an. “Indarkeria sexitarik gabeko gunea, indarkeria sexistari aurre egiteko bitartekoak eskura dituen gunea izango da, babes lekua, gune segurua”, diote parekidetasuneko udal lantaldeko kideek.
Gune horretan, besteak beste, indarkeria sexistari aurre egiteko bitarteko ezberdinen gaineko informazioa eta autodefentsa feministaren inguruko informazioa emango da. “Gune horretan, baita ere, herriko emakumeek gaiaren inguruan dituzten iritziak, kezkak eta interesak jasotzeko aukera ere sortu daiteke”.
Oro har,
bi mezu nagusitzea proposatzen da: “
Emakumeei autodefentsa feministarako deia egitea eta
ligoteo osasuntsurako, jendearen arteko harreman erosoetarako beharrezko diren balioen lanketa”.
Gunearen helburuak ondokoak izango dira:
- Emakumeak eta oro har herritarrak indarkeria sexitaren gaiaz kontzientziatzea.
- Emakumeek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea.
- Babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gunea sortzea.
- “Erasotzaile izan ahal direnei” dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaratztea.
- Emakumeak beraien burua defendatzeko duten gaitasunaz jabetzea eta horretarako bitartekoak eta lan tresnak eskaintzea.
- Maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jartzea eta plazerrean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea.
Ordutegia
- Uztailaren 15ean eta 18an: 19:00etatik 22:00etara.