Mutrikuko Elikagaien Bankuak helburuak bete ditu uztailean egindako kanpainan
Malenetako janari bilketa berezia jarri zuen martxan Mutrikuko Elikagaien Bankuak uztaila hasieran. Guztira, kanpainak hiru egun iraun zituen eta horretan, elkarteak ezarritako helburuak bete dira. Guztira, 646 kilo elikagai lortu dira eta 280 euro janaria erosteko. Gainera, bilketa berezia osatzearren, Bergarako biltegitik beste 1.550 kilo elikagai ekarri dituzte.
Bildutako guztia uztailaren 16an banatu zuten (2.200 kilo elikagai). Horrez gain, lortutako diruarekin, arrain izoztua eta fruta freskoa erosi ahal izan zituzten. “Familia bakoitzari egokitutako poltsetan banatu zen dena”.
Horrela ba, elikagaien bankuko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete kanpainan parte hartu duten herritarrei bai eta dendariei ere. “Elkarteak ezarritako helburua betetzen lagundu dute”.