Fraisoroko laborategian (Derio) egindako analisiek konposta kalitate handikoa dela jakitera eman dute. Konpost hori, gainera, nekazaritza ekologikoan erabili ahal dela jakitera eman dute teknikariek.

Artibai kaleko konposta gunea.
Ikusirik emaitzak «oso onak» izan direla, udalak herritar guztiak organikoa aprobetxatu eta konposta egitera animatu nahi izan ditu. Horretarako, herritarrek aukera ezberdinak dituztela jakitera eman dute. «Euren soloan konposta egin ahal dute (potoa udalak ematen du, doan), hondakin organikoekin betetako potoa ate aurrean laga eta astean hiru aldiz jasoko zaie, edo herrian dauden lokal berezietan potoa laga ahal dute». Azken aukera horren alde eginez gero, momentuz, lokalak Iparkalen eta Antiguako Aman daudela jakitera eman dute.
Izena emateko telefonoz deitu (94-683 36 77) edo posta elektronikoa idatzi ahal da (ingurumena@ondarroakoudala.net).