Normalean txerri batek hamahiru kume inguru edukitzen baditu ere, batzuetan salbuspenak gertatzen dira. Eta Aulestiko Zubero auzoan dagoen
Legarra baserriko txerri bategaz horixe gertatu zen. Hain zuzen ere, txerrikume horrek hamazazpi kume izan zituen ekainaren 30 goizaldean. Hamazazpi kume jaio baziren ere, kume batzuk hil egin zirela ere jakitera eman dute auzotarrek.
‘Legarra’ baserriko txerria eta kumeak, jaiotza ostean ateratako argazkian.